XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer-nahi egin diteke hogeigarren gizaldian.

GOÑI - Halaxen da. Esango dizuet ba... joan dan igandean, plaza zaharreko arkupean nengoan, Muno agertu zan beste aldeko eskiñan. Hura ere kotxean.

- Hizketan hasi giñan da... hura ere ni bezela zegoan: zer egin ez zekiala.

- Holaxe kontu kontari giñaudela, botika dagoan kale estutik, Itziar, Terexa, karnizeroaren alaba Iñaxi eta zapateroaren alaba Joxepa Mari etortzen ikusi genituan.

- Alkarri kiñu egin, korbata txuxendu... gorputza lerden... gure ondora etorri arte zai egon giñan.

- Ja, ja, ja... Ondoan pasatu ziranean, ez da kasorik ere.

- Ots egin genien eta, lehendabizi parrez, gero, jijika... eta azkenean, ni kotxera sartzen ikusi nindutenean, bi nerekin eta beste bi Muñokin.

- Arantzetako hostalera joan giñan.

- Neskatxa haiek sekula honela ibilli gabe bai zeuden, lehendabizi ez ta ez ta ez hasi ziran.

- Gero berriz, ez zuten guregandik apartatu nahi.

- Goizeko ordubietan erretiratu giñan.

MADALEN - Goizeko ordubiak arte eta beste askotan laurak arte... zinean, dantzan, snak-barretan.

GOÑI - Zangoak bata bestearen gaiñean ye-yekin kiñuka eta....

ALTZ - Ez deritza horri libertadea. Mito dira horiek.

- Mito horiek kentzen diote, ain zuzen, libertadea pertsonari.

MADALEN - Zer da mitoa?.